Getxon aurkitutako lehergai bera erabili du ETAk Bergarako atentatuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 8a, 18:53
Getxoko Diliz estartan joan den urtarrilaren 31n aurkitutako garagardo upela amonitolez betea eta "zehaztasun handiz" prestatua zegoen, "Deia" egunkariak Ertzaintzako iturriak aipatuz gaur argitaratu duenez. Lehertzeko osagai elektronikoak bakarrik falta zitzaizkiola gaineratu dute. Era berean, "ontzia aurkitu zuten lekutik laupabost kilometrora jarriko zutela lehergaia ondorioztatu zuten ikertzaileek", egunkariaren arabera. Iturri berak zabaldu duenez, gauerdian Bergarako epaitegiko atean eztanda egin duen lehergailua ere amonitolez osatuta zegoen. Segurtasun indarrek azaldutakoaren arabera, nitrometanoa oso lehergai indartsua da eta ETAk erabiltzen duen lehenengo aldia da. Argazkian, ertzainak Dilizen / Imanol Landa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun