Tantaka bada ere bata bestearen atzetik helduz doaz Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak gaur goizean hartutako erabakiaren kontrako aldarriak eta mobilizaiorako deiak. Horreta, Algortan ere iluntzeko 8etarako deitu dute manifestazioa, Telletxe plazatik abiatuta, EHAKren eta Eusko Abertzale Ekintzaren (EAE) jarduera 3 urtez galarazi izana salatzeko. Aurretik zabaldu bezala, Itzubaltzeta / Romoko Segik Kolas plazara deitu ditu herritarrak. Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzaleak, berriz, Plentziako “pirulin” egingo du elkarretaratzea. Eta Leioan, Boulebardetik abiatuko da manifestazioa. Hiru horiek ere 20:00etan izango dira. Bestalde, Sopelan 19:00etan abiatuko da auto karabana San Pedro elizatik. Igandean, berriz, propaganda banatuko dute, herrigunean, udaletxearen inguruan eta Urgitxeta plazan. Argazkian, azaroaren 24ko
Independentzia Egunean Itzubaltzeta / Romoko EAEko lagunek ateratako argazkia.