
Getxoko PPren kide ohia eta
UPDko Bizkaiko hautagaia den
Fernando Maurak EHAK eta EAE alderdien balizko ilegalizazioa babestu du prentsa ohar baten bidez. Mauraren aburuz, "hain da nabarmena EHAK-k eta EAEk ETAren inguruari dioten obedientzia zer euren ilegalizazioaren aurka egotea alderdikeria baino ez litzatekeela, eta demokrazia-higiene eta demokraziaren osasunetik begiratuta ulertezina liteke". UPDren zerrendaburuak kritikatu du "bi erakundeek ETArekin dituzten harremanei buruz guztiek sumatzen zuten froga andanari" Espainiako hauteskundeetarako PSOEren "hauteskunde komenentziak" batu behar izan zaizkiola PSOEren Gobernuak ilegalizazioa helburu dituen ekimenak abiatzeko. Fernando Maurak eskatu du EAE eta EHAK ilegalizatzeaz gain Espainiako Alderdien Legeak ezartzen dituen neurri guztiak hartzea "Batasuna eta dituen akolitoetako edozein berriz ETAren marka politikoa bihur daitezen ekiditeko" eta "terrorismoa erakundeetatik at gelditzeko". Argazkian, Maura Bilboko Arriagan antzokian emandako mitinean.