Klaustroko istiluen gaineko azalpenak eskatu dizkio EHUko errektoreari Eusko Legebiltzarreko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 8a, 20:08

Santiago Abascal Alderdi Popularreko ordezkariaren eskaria aintzat hartuz, astelehenean honetan, otsailak 11, egingo den Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza eta Kultura Batzordearen bilkurara deitu dute Juan Ignacio Perez Iglesias Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea. Bertan, "EHUn oraindik ere gertatzen ari diren istilu larriei buruzko informazioa" eman beharko du unibertsitateko buruak. Besteak beste, urtarrilaren 30ean, Leioa eta Erandioko campusean egindako Klaustroko azken batzarrean istiluak izan ziren. Hain zuzen ere, egun horretan arau-hauste eta zehapenen katalogoa onartu izana salatzeko, pintura gorria eta horia bota zuten bart Gasteizko Ingenieritza eskolaren aurka, Gaztesareak zabaldu bezala. Argazkian, urtarrilaren 30ean ikasleek Klaustroaren aurrean egindako protestaren aurka Delta segurtasun enpresako hainbat guardia borra luzagarriez oldartzen / Gaztesarea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun