Paulino Mendibil kaleko antena martxan jartzeko lanak geldiarazi ditu Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 8a, 20:57

Areetako Paulino Mendibil eta Andres Larrazabal kaleen artean jarritako telefonia antenako erregistro-kutxa zigilatu zuten, joan den urtarrilaren 24an, Joseba Arregi Hirigintza zinegotziak gaur jakinarazi duenez. "Horrek nabarmentzen du Getxoko Udalak ez duela jarduera-baimenik eman, operadorak ez zuelako Espainiako Industria Ministerioak egiten duen igortze-baimena aurkeztu eta hori gabe ezin delako martxan jarri", adierazi du tokiko arduradunak. Arregik gogoratu du abenduan agindu zutela antena jartzeko lanak geldiaraztea. Argazkian, hilaren 4ean Paulino Mendibil kaleko antenari hartutako irudia, Antena Ez elkartearen hitzetan. Bi langile ikusten dira bertan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun