Autogestioaren aldeko jaia egingo dute iluntzean Udondo gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 9a, 19:15

Gaur, larunbata, iluntzeko 8:30etik aurrera, autogestioaren eta banaketa librearen aldeko jaia ospatuko dute Leioako Udondo gaztetxean (argazkian). Horrenbestez, Loan, Pabellon 314 eta Asfixia taldeek emango dute kontzertua. Sarrera 4 eurotan egongo da eta, hori erosteak zozketa batean parte hartzeko aukera ere ematen du. Bestalde, hainbat eragileren laguntzaz zabaldutako apostasiari buruzko informazio kanpainiari eman dio oihartzuna bere webgunean gune autogestionatu leioaztarrak. Besteak beste, igande honetarako, otsailak 10, elkarretaratzea deitu du, eguerdiko 12etan,Bizkaiko Emakumeen Asanbladak. Bilboko San Nikolas elizaren aurrean egingo dute kontzentrazioa; baita hori sinbolikoki itxi ere, "lesbofoboa, matxista eta patriarkala delako".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun