"Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak biharko Bilbon Eusko Abertzale Ekintzak (EAE) deitua duen manifestazioa "ez-legezkoa" dela esan du gaur, eta Ertzaintzari mobilizazioa eragozteko eskatu dio, Berriak jakinarazi duenez. Manifestazioari, ordea, eutsi egin diote, gaur arratsaldean prentsa ohar baten bidez jakinarazi dutenez. 12:00etan hasiko da, Aita Donostia plazatik. "Euskal Herriaren eskubideen alde. Salbuespen egoerari stop" izango da leloa. Bestalde, EAEri "orain" jarduerak etetea "gehiegizkoa" dela adierazi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Bitartean, atzo bezala, gaur eguerdian ere dozenaka lagun elkartu dira, Algortako Telletxe plazan eta Plentziako "pirulin" besteak beste, EHAK eta EAEren aurkako epaia salatzeko. Argazkian, Batasuna legez kanpo utzi zutenean ere Ertzaintzak hartu zuen "epailearen erabakia betearaztearen ardura".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!