"Salbuespen egoeraren" aurka azaldu diren milaka manifestariei oldartu zaie Ertzaintza

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 10a, 17:44

Gaur eguerdian Bilbon Eusko Abertzale Ekintzako hainbat hautetsik deitutako manifestazioaren aurka oldartu da Ertzaintza eta lau lagun atxilotu ditu, haietako bat buruan zeukan zauria dela medio ospitalera eraman behar izan dutena. Milaka eta milaka herritar atera dira kalera gaur EAE eta EHAKren "de fakto"ko ilegalizazioaren aurka eta ehunaka ertzainek bete egin dute Baltasar Garzonek manifestazioa eragozteko atzo eman zien agindua. Polizia autonomikoak hainbat lekutan moztu du Autonomia etorbidea, baina eseraldi luze baten ostean protesta alboko kale batetik abiatu da. Ondoren, Bizkaia plazatik hurbil, ertzainak gogor aritu dira manifestazioaren buruaren aurka eta pankarta zeraman lagun bat atxilotu dute (argazkian). Manifestariak Abando eta Indautxutik sakabanatu dira eta hainbat lekutan kargatzen ari ziren poliziei bidea mozteko autobusak, autoak eta edukiontziak gurutzatu dituzte hainbat lagunek. Egoera 13:30ak aldera lasaitu da. Hemen sakatuz hainbat argazki ikus daiteke.

Bitartean, Aita Donostia plazan 500 edo 600 bat lagun bildu dira, tartean Tasio Erkizia, Joserra Etxebarria eta Arantza Urkaregi ezker abertzaleko kide ezagunak eta bertan egin dute eseraldia tartean Ertzaintza hainbat bider oldartu zaiela. Bestalde, manifestazioan, Eusebio Lasa eta Karmelo Landa Batasuneko kideak izan dira, besteak beste.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun