Askatasunaren oharra:
Gaur goizean Ertzaintzak Ion Basabe, Imanol Larrañaga, Beñat Karrera eta Gotzon Amaro atxilotu ditu Bilboko manifestazioaren aurka burutu duen karga bortitzaren baitan. Une hauetan atxilotuen artean aurkitzen den Imanol Larrañaga Basurtoko ospitalean aurkitzen da Askatasunaren informazioen arabera.
Irakurketa:
Askatasunatik gogor salatu nahi dugu ertzaintzak Garzonen aginduak gogotsu betez protesta egitera Bilbora hurbildutako herritarrak eraso izana. PSOE-k egin duen apostu errepresiboari PNV-k egiten dion ekarpenaren lekuko izan gara beste behin Bilboko kaleetan.
Ilegalizazioen aurrean protesta egiteagatik erasotu gaituzte. Donostian erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldian PNV-ko buruzagiek parte hartzen zuten momentuan, beraien aginduetara dagoen polizia ilegalizazioen eta eskubide urraketen aurka protesta egitera hurbildu diren herritarren aurka armen bidez oldartu da.
Ilegalizazioen aurka protesta egiteko zein bide ditu euskal herritarrak? Noiz arte jarraituko duzue entzutegi nazionaletik datozen erabakiak bete eta euskal herritarrak atxilotu, egurtu eta espetxeratzen?
Askatasunatik deia luzatzen dugu datozen egunotan eraso guzi hauei erantzun sendo bat ematera.
Askatasuna