Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren komunikatua:
EHAK eta EAE alderdi politikoen ekintzak bertan behera uzteko erabakiaren aurrean eta alderdi hauen zenbait agintari talde armatuaren laguntzaile legez auziperatuta izan ondoren, beste alderdi batzuk jasandako ilegalizazioetan bezala Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak honakoa aditzera eman nahi du:
• Giza Eskubideei diegun errespetu eta babesetik abiatuta, elkarrizketarako eta elkar ulertzerako bideen aldeko apustua egiten dugu. Era berean, Alderdien Legearen aplikazioak ekar ditzaken ondorio posibleen aurrean gure egoneza azaldu nahi dugu. Alderdien lege honek euskal hauteslegoaren zati handi bat adierazpen politiko barik utzi dezake eta oraindik ere bizi dugun egoera sozial eta politikoa tentsioz josi eta muturrera eraman dezake. Hori dela eta zenbait erakunde politiko legez kanpo uzteko une honetan indarrean dauden ekimenak gaitzetsi nahi ditugu eta ekimen hauek eten eta atzera bota daitezen eskatzen dugu.
• EGK-k alderdi politikoei eta gobernu ezberdinei ideia guztiek, proiektu guztiek eta pertsona guztiek tokia izango duten indarkeriarik eta bazterketarik gabeko gune baten alde lan egin dezaten eskatzen die.
Bilbon 2008ko otsailaren 11n
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua