Borja Gutierrez, Martin Etxegarai, Endika Lejarzegi eta Aimar Hidalgo espetxez aldatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 11a, 19:56

Borja Gutierrez Elordui "Bakerito" eta Martin Etxegarai Mendiguren Berangoko presoak zein Endika Lejarzegi Olabarrieta eta Aimar Hidalgo Lertxundi Algortako gatibuak kartzelaz aldetu dituzte. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bidez zabaldu duenez, Gutierrez 2006ko abendutik zeukaten Fresneseko kartzelatik La Santeko espetxera eraman zuten joan zen astean eta oraingoz ez dago berri gehiagorik. Parisko La Sante espetxea Berangotik 925 kilometrora dago. Bestalde, Galdakaoko kale erasoak leporatu zizkieten epaiketa amaitu ostean, Martin Etxegarai, Endika Lejarzegi eta Aimar Hidalgo aurretik zeuden espetxeetara eraman dituzte berriro. Hurrenez hurren, Zuera, Monterroxo eta Soriara, alegia. Aipatu epaiketa ertzainek torturaren bidez lortutako autoinkulpazioetan oinarritzen zela behin eta berriro salatu zituzten akusatuek, senideek, Gurasoak erakundea eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Gainera, Saratxagaren kasuan erasoak gertatu zirenean espetxean zegoen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun