Leioan 75 emakumek jaso dute aholkularitza juridikoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 11a, 21:24

Emakumearen Aholkularitza Zerbitzu Juridikoaren gaineko txostena plazaratu berri du Leioako Udalaren Gizartekintza Sailak. Bertan jasotzen denez, 2007an 75 andreri eman zieten arreta: horietatik 44 udalerrikoak edota Bizkaia aldekoak, eta gainontzeko 31ak etorkinak ziren. Informazio eskaera gehien sortarazi zituzten gaiak familia zuzenbideari buruzko arazoak izan ziren, eta honekin batera zuzenbidearekin harremandutako gatazka konponbideen gainekoak. Udal iturrien arabera, "oso egoera zehatzak aurkitzen ditugu: falta epaiketak, adizkidetza ekintzak edota maizter-kaleratzeak. Horrelako zerbitzurik eduki ezean, emakumeei babes falta sumatzea eragin diezaiekete horiek". Bestalde, umeen zaintza, elikatzeko eskubidea eta horrelakoak izaten dira kezka gehien sortarazten dituzten gaiak zerbitzu. Izatezko bikote erregimenean bizi diren emakumezkoen bisitak ere gero eta gehiago dira. Argazkian, Leioako udaletxea.

Aholkularitza zerbitzuko arduradunek emakume horien gaztetasuna nabarmendu dute: "gehienak 20 eta 40 urte inguruan daude eta hauen bikote apurketan gatazkatsuak izaten dira", adierazi dutenez. Horretaz gain, datuen arabera, lehen aipatutako 75 emakumeetatik 32k etxetik kanpo ere lan egiten dute; horietatik zazpi ekonomikoki buru askiak dira eta gainontzeko 25ek etxeko ekonomiari laguntzeko soldata baino ez dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun