Sahararrentzat 3,5 tona premiazko gai batu du Nuyum elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 11a, 21:50

Sahararen Aldeko IV. Euskal Karabanarako 3.500 kilo azukre, arroz, atuna oliotan, dilista eta konpresa batu ditu Sopelako Nuyum elkarteak. Besteak beste, Zipiriñe eta Iberre ikastetxe eta Ander Deuna ikastola sopeloztarren laguntza izan dute; baita Berangoko Eroski merkataritza gunea eta Plentziako ikastetxearena ere. Horretaz gain, Sopelako udaletxean hainbat emari jaso dira. Aurten Urdulizko Udalak ere lagundu du ekimenean. Lortutako emaitzekin oso gustora azaldu da elkartea: nahiz eta "aurten bilketa aurreko urteetan baino urriagoa izan Euskal Autonomia Erkidegoan, Sopelan orohar kopurua mantendu egin da eta agian handitu ere bai", Iñaki Calle Nuyumeko kideak adierazi duenez. Jakiez gain, hainbat auzokidek jantzi berriak, sendagaiak, oheak, X izpien tresna bat eta liburutegi medikoa ere eman dituzte. Hori guztia, larunbat honetan, otsailak 16, abiatuko da, hamairu trailer handitan, Aljerian dauden saharar errefuxiatuen kanpamentuetara. Argazkian, Moreaga Ugerzaleak eta Nuyum elkarteetako kideak 2006ko maiatzean egin zuten igeriketa maratoi solidarioaren aurkezpenean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun