Getxo Aquariumek bi helburu nagusi jarri dizkio bere buruari 2008rako: alde batetik, itsas-mundua eskola umeei hurbiltzea; eta bestetik, behin-behineko erakusketak antolatzea, akuarioko bisita kopurua handitzeko asmoz. Keltse Eiguren Ingurumen zinegotziak ostiraleko prentsaurrekoan adierazi zuen neska-mutilei itsas hondoak duen garrantziaz kontzientziatzea "oso garrantzitsua" dela: "azken finean, itsas mundua erakutsi nahi diegu eskola umeei, ezagutu eta disfrutatu ondoren maitatzea lortuko dutelako”, gaineratu zuenez. Getxo Aquariumek urte honetan garatuko duen beste helburua hauxe da: bisitarien interesa piztu nahian, behin-behineko erakusketak antolatuko dituzte. Horiei buruz ere mintzatu zen Eiguren: “pertsonen interesa piztu nahi dugu, eta horretarako hauen ezagutza maila handituko dugu”. Argazkian, bost marrazoetako bat / Imanol Landa
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!