Getxoko Udalak hainbat batzar antolatu ditu, gaur arratsalderako, Hirigintzako Antolaketarako Plangintza Orokorrean (HAPO) behin-behinean onartutako hainbat aldaketen berri emateko. Horrenbestez, saioak udaletxeko batzar areto nagusian egingo dira. Lehenengoa, udal iturrien arabera, "etorkizunean herritarrei gero eta zerbitzu hobeagoa eman ahal izateko", Justizia Jauregia handitzeko lanei buruzkoa izango da, 18:00etan. Bigarrenean, berriz, epai bat bete ahal izateko, Sarri esparruari dagokion ordenantza baten aldaketari buruz arituko dira, 18:30ean. Ordu erdi beranduago, Begoñako gazteluko hotela izango da gaia; eta azkenik, 19:30etik aurrera, ertzain etxea handitzeko lanez jardungo dute. Horietako bakoitzari alegazioak aurkezteko epea otsailaren 29ra arte egongo da zabalik. Bestalde, Tokiko Gobernu Batzak
Getxoko arkitektura-elementu adierazgarrien Babeserako Plan Berezia behin-behinean onetsi du. Argazkian, Joseba Arregi Hirigintza, Obra eta Zerbitzu zinegotzia.