Saharar errefuxiatuei elkartasuna adierazi nahi izan diete berriro ere metroko langileek. Iazko maiatzean bezala –orduan Ertzaintzak emandako ibilgailuak gidatu zituzten–, oraingoan, bederatzi hilabete geroago, Metro Bilbaok berak emandakoa (hiru furgoneta, 20 ordenagailu monitore eta 700 toalla inguru) eramango dute Alacanteco (Herrialde Katalanak) porturaino garraio konpainiako beharginek. Horrenbestez, bihar 17:00etan abiatuko dira Sopelako tailerretik metroko langileek, larunbatean Zorrotzaurretik (Bilbo) irtengo den Sahararen Aldeko IV. Euskal Karabanarekin bat egin eta Alacanteraino abiatzeko. Handik, itsasontziz bidaiatuko dute premiazko gaiok Afrika aldera; akabuan, Aljeria aldeko kanpamenduetara heltzeko. Metroko langileek egun libreak erabiliko dituzte Bilbo eta Alacanteko portuaren arteko 800 kilometroko joan-etorria egiteko. Metro Bilbaok adierazitakoaren arabera, langileek egun libreak erabiliko dituzte Bilbo eta Alacanteko portuaren arteko 800 kilometroko joan-etorria egiteko. Argazkian, elikagaiak eramateko Euskal Karabanak erabiltzen duen kamioietako bat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!