Iturri "fidagarrietan" oinarrituz "El Correo" egunkariak atzo baieztatutakoaren arabera, urtarrilaren 31eko gauean Barrikan lanerako autoa erre izana aitortu zuen, ertzain etxean, joan den ostegunean, U. Z. 29 urteko taxilari bilbotarrak. "Autoz aldatu nahi zuen zeukana nahikotxo matxuratzen zelako eta azken aldian arazo asko ematen zizikiolako", azaldu zuen hedabideak, ondoren, "koartada asmatu" zuela gaineratuz, "aseguaren dirua kobratu eta, agian, balizko terrorismoaren biktimei dagokien kalte-ordaina eskuratzeko". Ostegun horretan bertan, lehergaiez betetako ontzia aurkitu zuten Getxoko Diliz estratan. Hala ere, Ertzaintzak hasieratik esan zuen "ezer baztertzen ez duen arren, taxi lapurra delitugile arrunta zela" uste zuela. Bitartean, taxilari bilbotarraren abokatuak gogoratu du epailearen erabaki sendorik egon artean "hipotesiak baino ez" direla, baita "norberaren autoa erretzea gaztigagarria ez" dela. Argazkian, ertzainak Dilizen / Imanol Landa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!