“Uribe Kostaren etorkizuna: berdintasun eta iraunkortasunerako lurraldea” lelopean Urdulizen azaroaren 9an eta 10ean antolatutako jardunaldien ostean, orain, mapan jaso nahi ditu errealitate guztiak
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak. Horrenbestez, tailerrok otsailaren 15ean eta 22an, 17:00etatik 19:00etara egingo dira, Urdulizko kultur etxean, bertoko, Berangoko eta Sopelako emakumeentzat eta otsailaren 16an eta 23an, 10:00etatik 12:00etara, Mankomunitateak Plentzian duen eraikinean (Eleizako plaza 16), Barrika, Gorliz, Lemoiz eta Plentziakoentzat. Parte hartu nahi duten emakume guztiek ahalik eta lasterren adierazi beharko dute. Izena emateko, 946 762 674 telefonora deitu edo e-postara idatzi (
agenda21[abildua]uribekosta.org edo
berdintasuna[abildua]uribekosta.org) beharko dute andreek. Saio hauetan parte hartzeko, gainera, ez da beharrezkoa azarokoetan parte hartu izana. Bi deialdiak udalerrien ezaugarrien arabera finkatu dira, baina aukera badaukate emakumeek ez dagokien taldean parte hartzeko, bakoitzaren beharrizanak kontutan hartuta.