Gazta azoka izango da asteburuan Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 13a, 12:09

Otsailaren 15etik 17ra bitartean, Gazta Azokak hartuko du, laugarren urtez jarraian, Algortako Telletxe plaza. Bertan izango diren salmenta postuetan bisitariek jaki horretaz gozatu ahal izango dute. Jendeak zenbait mota eta jatorritako gaztak dastatzeko eta horiek erosteko aukera izango du, ore biguneko gaztatik Idiazabal gaztara, ahuntz-gazta, ardi-gazta, titi-gazta, Erronkari gazta, gazta urdina edota gazta freskoa ahaztu gabe. Guztira, 13 saltoki izango dira, jatorri oso ezberdinetako ekoizleek parte hartuko dutelarik. Hiru egunetan zehar, bizkaitar, arabar eta nafarrez osatutako Euskal Herriko gaztagileen ordezkaritzaz gain, Galiziako, Asturiaseko eta Espainiako ekoizleek ere beren produktuak eskainiko dizkiote jendeari honako ordutegi honetan: goizez, 11:00etatik 14:30era eta, arratsaldez, 17:00etatik 21:30era. Argazkian, hainbat lagunek Algortako azokan gazta dastatzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun