Eguzki indarra erabiliko du Ibarrabarriko udal eraikinak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 13a, 21:27

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) 5.780 euroko diru-laguntza eman dio Leioako Udalari, Ibarrabarri enpresa-gunean altxatuko duen eraikinean eguzki-indarra erabiltzeko eta energia fotoboltaiko bihurtzeko. Laguntza hori energia baliabide berriztagarriak ustiatzeko 2007ko programaren barruan kokatzen da, EEE eta Energi Aurrezpen eta Dibertsifikatze Institutuaren arteko hitzarmenetik jaio zena. Udal ekipamendu berriak 4.500 metro koadro baino gehiago edukiko ditu. Bertan, industri-hezkuntzarekin zerikusia duten eskaintza guztiak elkartzea lortu nahi du Leioako Udalak, egun hainbat lokal ezberdinetan baitaude bananduta. Horrela leku berean izango dira Ikaslan LHI, tailer-eskola eta beste udal jarduera batzuk. Argazkian, Ibarrabarri enpresa-gunea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun