Bestalde, aipagarria da goizeko jendetza-orduan askoz bidaiari gutxiago izan dela Uribe Kostan zehar. Komunikabide honek baieztatu ahal izan duenez, trenetan bidaiari gehienak jesarrita garraiatu ditu metroak, eta hortaz, orain dela egun gutxi enpresak emandako datuen arabera, bidaiari kopurua ez da 112tik asko igo, hori baita jesarleku kopurua. Metro Bilbaoren arabera, normalean 500dik gora dira metroan joaten diren lagunak ordu horietan.
Kalez jantzitako guardiak
Jakina da Metro Bilbao eta Ertzaintzak sinatu zuten elkarlan hitzarmena dela eta Polizia autonomikoko agenteek nahi dutenean sar daitezkeela geltokietan, kalez jantzita zein uniformearekin. Gaur, berriz, horietaz gain segurtasun neurri bereziak hartu ditu konpainiak eta hainbat geltokitan eta bagoietan kalez jantzitako hainbat guardia jarri ditu. Haien artean badira Protecsa zein Prosetecnisa enpresekin famatuak egin zirenak Leioa eta Erandioko campusean, langile eta ikasleen aurka behin eta berriro oldartzeagatik.