Gaurko grebaren berri emateko bitakora sareratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 14a, 10:30

"O14 greba orokorra. Euskal Herriaren eskubideen alde!" lelotzat hartuz, bitakora sareratu dute gaurko grebak ematen duenaren berri emateko. "Hego Euskal Herrian, herriz herri izango dira mobilizazioak. Greba deialdia eztabaidatu eta bideratu da honezkero fabriketan, ikastetxeetan, lantokietan, taberna eta dendetan. Euskal Herrian mobilizazio eguna ere bada gaurkoa. Errepresioari stop esateko ordua ere iritsia", adierazi dute sustatzaileek. Gune horretan, Euskal Herriko herri, auzo, txoko eta bazter ezberdinetan ematen ari diren mobilizazioen berri jaso gura dute. Eta informazioa osatu, "manipulazio eta desinformazioari aurre eginez". "Guztion artean osatu dezakegu. Herriz herri, auzoz auzo", gaineratu dutenez. Horrenbestez, gaurko grebaren gaineko informazioa ondoko helbideak aurki daiteke: http://www.blogak.com/grebaorokorra. Argazkian, UKBERRI.NETeko langileek ere gaurko grebarekin bat egin dute, horren gaineko informazioa soilik eskainiz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun