Soldata bi astez kentzearekin mehatxatu die greba egin nahi duten langileei Metro Bilbaok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 14a, 10:54
Metro Bilbao garraio enpresak greba egiteko asmoa ei zuten 20 behargini deitu eta lanuztea egitekotan lan eta soldatarik gabeko 15 eguneko "ondorioak" egongo zirela "abisatu" zien atzo, Metro Bilbaoko LABek jakinarazi duenez. Sindikatuaren arabera, "abisuak" telefonoz eman zituzten konpainiako inspektoreek, atzo arratsaldeko 2ak eta 4ak bitartean eta langileei gaur greba egiteko asmoa zeukaten galdetu ostean, Zuzendaritza Batzordeak lanuztea ilegaltzat jotzen duela ohartarazten zieten. Horren ostean, bere greba eskubidea defendatzen jarraitu nahi zutenei falta larria ezartzearekin mehatxatu zieten, arauen arabera 15 eguneko isunera hel daitekeena. Horren aurrean, LAB jakinarazi du "astelehenean goizeko lehenengo orduan" eman ziola enpresari grebaren berri, zehatz mehatz Lan Harremanetarako arduradunari. Argazkian, bidaiari bakan batzuk gaur goizean Areetako geltokian, metroaren atzerapenei aurre egiten.
Sindikatu abertzalearen arabera, "argi gelditzen da Metro Bilbaoren Zuzendaritzak ez duela greba eskubidea errespetatzen, Lakuako Gobernuko beren lagunek tinko defendatzen duten eskubidea, diotenez". Enpresaren jarrera "kanpotik etorritako deiren batek" sortu duen susmoa du LABek. Dena den, langile guztiei greba egitera deitu ditu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun