Ertzaintzak hainbat lagun identifikatu ditu Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 14a, 11:45

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Polizia autonomikoak hainbat lagun identifikatu ditu Algortan, gaurko greba orokorreko kartelak jartzen ari zirela. Identifikazioak gauzatzeko autoetatik korrika jaitsi eta karrera egin dute ertzainek, Txiki eta Otaegi plazaren inguruetan. Identifikatutako gazteak "Ez gaituzue geldituko. Guk independentzia!" lelopeko kartelak jartzen aritu dira eta bertan LAB sindikatuak "salbuespen egoeraren aurka" gaur deitutako greba orokorreko deialdiak irakur daitezke. Deialdi guztiak komunikatuta daude. Karteletan Ertzaintzaren Brigada Higikorreko polizien lerro bat ageri da "Ez gaituzue geldituko leloaren pean" eta agenteen ezkutuetan EAJren logotipoa agertzen da. Baina ez da hori identifikazioak egiteko ertzainek erabili duten argudioa: "gaur identifikazioak egiteko agindua" dutela adierazi baitute. Datuak eman ostean gazteak jarraitu dute propaganda zabaltzen. Argazkian, grebalariak kartelak inkatzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun