Sopelako herrigunean %98ko arrakasta izan du grebak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 14a, 12:44

Sopelako herrigunean dauden merkataritza saltokien, denden, bankuen eta tabernen %98k ateak itxi ditu gaur, "salbuespen egoerari stop" eta "aldaketa garaia dela" esatekoa den greba orokorreko egunarekin bat eginez. "Ia dena dago itxita, batzokia barne, pare bat taberna izan ezik". Gainera, Sopelako Eusko Abertzale Ekintzaren zinegotzia den Ziortza Ruizek UKBERRI.NETi jakinarazi dionez, udaletxean eta igerilekuetan berriz, grebaren segimendua erdizkakoa izan da eta herritik landa dauden enpresek ateak ireki dituzte eta LABen datuak itxaroten ari dira bertan zenbat langilek egin duen greba jakiteko.Bere sakeleko telefonotik adierazpen horiek egin dituen bitartean Ertzaintzako hainbat polizia hurbildu zaizkie berari eta inguruan zeuzkan beste grebalariei eta identifikatzeko agindu diete. Eztabaida izan ostean, ertzainek alde egin dute, greba-piketekoen agiriak hartu gabe. Argazkian, hainbat ertzain artxiboko irudi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun