Arratsaldeko 5ak aldera abiatu dira herrietatik ateratako auto karabanak Leioako Artea merkataritza gunera bidean. Dagoeneko Areetan ibilgailu guztien matrikula zenbakiak hartzen ibili da Ertzaintza. Oztopoak oztopo, 50 kotxe baino gehiago heldu dira Artearaino. Bertara iritsitako 200 bat lagunak manifestazioa hasi eta beste hainbat eskuorriak banatzen ibili dira. Alabaina, merkataritza guneko galerietan sartu bezain laster, dozena bat ertzain jarri zaizkie atzean metro batera; ondoren Arteako dozena eta erdi segurtasun zaindari batu zaizkie; baita bertoko zuzendaritzako hainbat "ur handiko arrain" ere. Eustean, Itzubaltzetako gazte bat harrapatu dute eta datuak eskatu dizkiote. Horrek, ordea, uko egin dio identifikatzeari, "ezertxo ere egin ez" duela argudiatuta. Tentsio uneak bizi izan dira orduan eta poliziek bertan bildutakoei eta kazetariei oldartu zaizkie. Arteako zuzendaritzak berak debekatu egin du argazkiak ateratzea. Behin egoera lasaitu eta joan egin dira manifestariak; baita harrapatutako gaztea ere. Argazkian, ertzain bat Itzubaltzetako mutila lepotik heltzen.