Goizeko 8etan, LAB sindikatuak deituta, sarreran kontzentrazioa egin eta eskuorriak banatu dizkiete Leioa eta Erandioko campusera joandako gutxiei,
Gaztesarea webguneak zabaldutakoaren arabera. Bidea ere moztu dute 30 bat lagunek sarrera nagusian, baina hasi eta gutxira ertzainak agertu eta oldartu egin zaizkie: "pankartak kendu eta bide mozketa egiten ari ziren lagunak bortizki atzerantz bidali dituzte bidea berriz zabaltzeko", adierazi dute tokiko greba batzordeko kideek. Emandako datuen arabera, ikasleen %80 inguruk greba deialdiarekin bat egin eta klase gehienak hutsik egon dira. Unibertsitateko kafetegi eta bestelako saltokiek (liburudenda...) ere ateak itxi dituzte. Alandabe, berriro ere, EHUko segurtasun zaindarien jarrera salatu dute: "goiz guztian zehar atzetik ibili da dozena inguru segurata. Askotan esan bezala, polizia indarrek ez dute lekurik gure campusean", aipatu dute tokiko grebalariek. Argazkian, bi ertzain campuseko sarrera nagusian, goizean goiz / Gaztesarea.