LAB sindikatuak esan du grebak jarraipen zabala izan duela, tokiaren edo sektore ekonomikoaren arabera, jarraipena txikiagoa izan dela aitortu badu ere,
plazaratutako oharrean (erdaraz). Sindikatu abertzalearen arabera, 40.000 bat lagunek hartu dute parte goizean zehar egin diren elkarretaratze eta manifestazioetan. Araban 3.500 pertsona inguru atera dira kalera; Bizkaian, 11.000; Gipuzkoan, 15.000 baino gehiago; eta Nafarroan, 7.000. Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburuak, ordea, esan du enpresa eta lantoki handietan ezker abertzaleak deitutako greba orokorrak ez duela "aparteko jarraipenik izan". Komunikabideen aurrean egin duen agerraldian, baina, denda txikietan, tabernetan eta ostalaritzan jarraipena handiagoa izaten ari den inpresioa duela onartu du, baina borondate propioz baino piketeek "behartuta" itxi dutela gaineratu du. Horri erantzunez, LABek kritikatu du ez direla aipatzen "grebarekin bat egin nahi dutenen langileen aurkako presioak";
Metro Bilbaok langileei egindako "mehatxuak" tartean. Argazkian, kartel bat grebara deitzen, hutsik geratutako Leioa eta Erandioko campuseko kafetegi txikian /
Gaztesarea.