Asteartean abiatuko dituzte ikasleentzako aholkularitza saioak Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 15a, 11:17

Otsailaren 19an eta 21ean, "Aukera-tu" izeneko ikasleei zuzenduriko aholkularitza zerbitzua abian jarriko du Barrikako Udalak. Horren bitartez, 14 eta 18 urte bitarteko gazteek ikasketei buruzko zalantzak galdetzeko aukera izango dute, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Lehenengo saioa, asteartekoa, unibertsitateko karrerei buruzkoa izango da eta; ostegunekoa, berriz, Batxilergoari eta Erdi eta Goi Mailako ikasketen gainekoa. Saioetan esku hartzeko kultur etxean hitzordua eskatu beharko da. Argazkian, hainbat gazte ikasketa aretoan azterketak prestatzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun