Guatemalako hainbat ikastetxe eta emakume lagundu ditu Berangoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 15a, 12:42

Emandako laguntzagatik herritar guztiei eskerrak emateko asmoz, 2007an gauzatutako hainbat lankidetza eta elkartasun egitasmoen laburpentxoa egin du Maria Isabel Landa Berangoko alkateak. Besteak beste, “Berangotik Guatemalara” proiektuaren barruan, bulego-altzariak, bi informatika-ekipo, ikus-entzunezko materiala eta azaroaren 25erako informazioari buruzko eskuorriak igorri zizkioten REDNOVI emakumeenganako indarkeriaren aurkako sareari. Horretaz gain, San Antonio Aguas Calientes udalerriko Hermano Pedro bigarren hezkuntzako herri ikastetxerako 100 idazmahai berri, telebista bat eta DVD aparailu bat eman zituen udal erakundeak. Baita instalazioak hobetzeko materiala ere. Azkenik, Guatemalako herri horretako lehen hezkuntzako Ikastetxe mistora tailerretan erabiltzeko materiala eman zuten. Argazkian, lankide boluntario bat Guatemalan / UNEX.

Bestalde, Berangoko gaztelekuko neska-mutilek haur behartsuentzako jostailuak batzen ibili ziren Gabonetan. Horietatik batzuk Olentzerok berak banatu zituen Bilboko Adsis Fundazioko eta Zorrozako Ehise elkarteko umeen artean. Beste jostailuak Gizakien Lurra Fundazioari eman zaizkio, Afrikako umeen aldeko tonbolan banatzeko. Berangoztar gazteek bultzatutako ekimenen gaineko argazkiak Berangoetako kultur etxean jarriko dituzte ikusgai, martxoaren 3tik 31ra bitartean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun