Diabetesari buruz berba egingo diete gaur emakumeei Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 15a, 13:40
Erandioko Udaleko Osasun Publiko eta Kontsumo Sailak Altzagan eta Astrabuduan egingo du kontsumoari buruzko jardunaldien, 13. edizioa. Aurtengo edizioan honako gai hauek jorratuko dituzte: diabetes mellitusa, dieta mediterraneoak emakumearentzat dituen onurak eta ‘digestio arazoen tratamendu dietetikoa. Hitzaldiak Astrabuduako Josu Murueta kultur etxean eta Erandioko Emakumeen Elkarte Soziokulturalaren Altzagako lokal berrietan izango dira, arratsaldeko 17:30etik 19:00etara. HEZI nutrizio zentroko adituak izango dira hitzaldiak emango dituztenak. Egutegiari dagokionez, diabetes mellitas gaixotasunaren inguruko saioa gaur bertan izango ds Altzagan eta hilaren 22an Astrabuduan. Argazkian, Mikel Arieta-Araunabeña alkatea kontsumoari buruzko erakusketan.
Dieta mediterraneoak emakumeentzat dituen onurei, buruz, apirilaren 11n jardungo dute Altzagan eta 18an Astrabuduan. Digestio arazoen tratamendu dietetikoari buruz, azkenik, Altzagan urriaren 10ean eta Astrabuduan urriaren 3an izango dira hitzaldiak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun