Fredi Paya: "kontuz"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 15a, 16:44
Ezker abertzaleko militanteen balioak dira politikan sinesten jarraitzeko dudan arrazoi bakarra. Ikusi gura nuke ustelkeria kasu, azpikontrata eta entxufismoa baskongadetako negozio borobil bihurtu duten bizkarroiez gidatutako alderdia. Zer izango zen Batasunak jardun behar duen baldintzetan bizi beharko balu? Pozgarria da berbak baliorik ez, faltsukeria iparrorratz eta dirua edozeren gainetik jartzen dutenen gizartean guztion eskubideen alde dena emateko prest dagoen jendea ikustea. Gure aberastasun materialari elegantzia pertsonal horrekin uko egiten dioten euskaldunak ezagutzea. Asko militantzia erabat baketsua egiteagatik atxilotu, torturatu eta kartzelatzen dituzte. Euskadi Ta Askatasunaren ekintzarik kondenatzen ez dutelako, deitoratu arren, PPk frankismoa, PSOEk GAL eta EAJk Ertzaintzaren jipoi, tortura eta heriotzak salatzen ez dituzten era berean. Argazkia: Koska irratia.
Baina Espainiaren aldeko indarkeria beti atera da dohainik, milaka hildako eragin arren. Indarkeriaz beteriko gizartean bizi izan gara azken hiru belaunaldietan. Eta bere zatia onartzeko zintzotasuna duen alde bakarra zigortzen da. Ez indarkeriagatik, ondorioz, indarkeriaren helburuagatik baizik. Nazio Batuen giza eskubideen gutunak jasotzen dituen eskubideen alde erabiltzeagatik. Nazio Batuen legeriaren barruan genbiltzake, amerikarrak bagina.

Aurpegia ematen duenari jotzen dizkiote zaplaztekoak. Gabriel Arestik zioen gisan, beste matraila jartzeko denborarik ere ez digute ematen. Guztiak hartzen ditugu matrail berean.

Kontuz ibil zaitezte egiten digutena geuk bilatu dugula uste duzuenok. Gurekin amaitzean zuen bila joango dira eta.

Fredi Payak gaur "Berria"n argitaratutako artikulua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun