Patrick de la Sota Mac Mahon industrial ezaguna eta Sabino Arana Fundazioaren sortzaile eta lehenengo presidentea agurtuko dute senide, lagun eta alderdikideek gaur iluntzeko 19:00etan Areetako Mesedetako Amaren elizan egingo den hiletan. Enpresarioa atzoko greba egunean hil zen, goizeko ordu txikietan, Areetan. 78 urte zituen eta fundazio jeltzaleaz gain, besteak beste, Bilboko Merkataritza Ganberako eta Bilboko Itsas Museoaren Fundazioko presidentea, Erandioko Franco Española de Cables enpresaren gerentea eta Irlandaren kontsula ere izandakoa zen. Juan Maria Atutxa egungo Sabino Arana Fundazioaren presidenteak komunikatu baten bidez atzo zabaldu zuenez, fundazio horren "ezinbesteko zutabea" izan zen De la Sota eta "pedigri demokratikodun gizona eta maila bikaineko abertzalea" zela gogoan hartu zuen. Argazkia: Bilboko Merkataritza Ganbera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!