Gaur iluntzerako kontzertua antolatu dute Getxoko
Txorimalo gaztetxean. Bi euroren truke Valentziatik etorritako bi musika talde entzuteko aukera edukiko dute bertara hurbiltzen direnek:
Negramagia thrashcore boskotea eta
33 d'envit punk rock laukotea, hurrenez hurren. Saioa 20:30etan hasiko da. Alabaina, gaurkoa ez da bi talde horiek Uribe Kosta eskualdean emango duten kontzertu bakarra izango. Izan ere, bihar, larunbatarekin, Itzubaltzeta / Romo aldera egingo dute salto, "Billares" ezizenez ezaguna den Anaiak tabernan aritzeko. Bertan, izango dira arratsaldeko 8etatik aurrera. Bestalde, larunbatean ere Pagasarrira mendi irteera antolatu du
Itzubaltzeta gaztetxeak; eskupilota eta pala txapelketen ostean, koadrilen arteko olinpiaden bigarren proba puntuagarria alegia. Horrenbestez, goizeko 8etan jarri dute irteteko ordua gaztetxean. Gainera, ez da autorik eraman beharko, garraio publikoz joango baitira. Argazkian, Negramagia taldea.