Zuhaitzak landatzen ibili dira Gobela ikastolako neska-mutilak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 15a, 19:01

Gobela ikastolako Lehen Hezkuntzako goi zikloko ikasleek zuhaitzak landatzen eman dute gaurko goiza, Gobela errekaren eskumako ertzean, Leioako etorbidea eta Karmen arteko zatian. Ekimena ibai bazterrak babesteko Uraren Euskal Agentzia aurrera eramaten ari den ekitaldien artean kokatzen da. Landatutako zuhaitzak lizarrak, haltzak eta sahatsak dira. Aldi berean, kaltegarria izaten ari den banbu japoniarra haztea ekiditeko ekintza esperimentala ere burutu dute. Besteak beste, "ibaien egoera hobetzeko bakoitzak konpromiso txikia hartzea eta, horiez gozatzeko, neska-mutilek ingurumena babes dezatela sustatzea" dira ekimenaren bidez lortu nahi izan dituzten helburuetako batzuk, tokiko udal iturrien arabera. Argazkian, mutiko bat zuhaitza landatzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun