Aitxu! euskara taldeak erromeria antolatu du biharko Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 15a, 19:25

Sopelako Aitxu! euskara taldeak erromeria herrikoia antolatu du larunbat honetarako, otsailak 16, arratsaldeko 7etatik aurrera, Udaletxeko plazan. Udal sopeloztarreko iturriek jakinarazi dutenez, "musikak eta pintxo eta sagardo dastaketak euskaraz mintzatzeko giro paregabea eskainiko dute". Ekitaldi horren bidez udalerrian euskararen erabilera sustatu nahi dute. Bestalde, otsailaren 26an, asteartearekin, Patxi Iza aktore, mimo eta bertsolariak "Euskal ahozko ohitura" solasaldi-mahaingurua eskainiko du udaletxeko hallean. Saioa arratsaldeko 6etatik aurrera izango da, Helduen Hezkuntza Zentroak antolatuta. Argazkian, Aitxu! taldeak azaroaren 8an Larrabasterran egindako erromeriaren irudi bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun