Torturaren Aurkako Eguna zela eta, herenegun (otsailak 13), erakusketa jarri zuten Leioako Boulevardean bertoko ezker abertzaleko kideek. Torturak antzezten zituzten panpinez eta azalpen panelez osatuta zegoen hori. "Bat-batean, udaltzainak inguratu eta erakusketa kendu behar genituela esan ziguten, alkatearen agindua zela. Beste argudioen artean, erakusketak kalea oztopatzen zuela adierazi zuten", azaldu dutenez. Hori "gezurra" izateaz gain, "gai politikoetan esku sartzen" ari zirela erantzun zieten tokiko poliziei ezker abertzalekoek. Hots, "beraien egitekoa gainditzen" ari zirela. Salatu dutenez, "uneoro, jarrera harroputza erakutsi zuten" udaltzainek. Azkenean, erakusketa kendu behar izan zuten. Argazkian, Leioako ezker abertzaleko kideak udaletxeko eskailera pean prentsaurrekoa ematen aurreko batean / Gaztesarea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!