PSOEren "politika errepresiboa" arbuiatzeagatik euskal herritarrak zoriondu ditu ezker abertzaleak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 15a, 21:07

"Euskal Herriko kaleetan duintasun eta konpromesuz beteriko jendarte erantzun zabala eta tinkoa" ikusi ahal izan zen atzo, ezker abertzaleak greba orokorrari buruzko balorazioan nabarmendu duenaren arabera. Gara.net-ek zabaldu duenez, Bilboko hotel batean egindako prentsaurrekoan, "herri honekiko sentimendua eta konpromezua agertu duten pertsona guztiei" zorionak eman dizkiete Tasio Erkizia eta Iñaki Olaldek , ondoan Joserra Etxebarria eta ezker abertzaleko beste hiru lagun ondoan izan dituztela. Ezker abertzaleko eledunen iritziz, PSOEren arazoa dagoeneko ez da bakarrik ezker abertzalea edo proiektu independentista, "Euskal Herrian gero eta sektore gehiago baitira egungo egoera gainditu eta herri hau proiektu politiko guztiak gauzatu daitezen bermatuko duen marko demokratiko batera eramateko beharra ikusten dutenak". Izan ere, atzoko grebak "ezker abertzaleaz haratagoko sustengua" jaso zuela adierazi dute, "injustizia halakoez nazkatuta dauden herritar zintzoak" batu baitzitzaizkion protestari. Segik ere, atzoko egunaz balorazioa zabaldu du. Argazkian, Erkizia eta Etxebarria Itziar Aizpuruarekin batera, pasa den igandean Bilbon.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun