Sopelako udaletxea hartu du "salbuespen egoeraren" aurkako protestak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 16a, 22:45
Motxilaz eta lozakuz hornituta, Sopelako 25 bat auzokidek elizateko udaletxean sartu eta bertan itxialdia egiteari ekin diote gaur arratsaldeko 5etatik aurrera. Herritarren asmoa ilegalizazioak, torturak, iruzurrak eta, oro har, "salbuespen egoera" salatu eta Euskal Herriaren eskubideen alde agertzea da. Ekimenean parte hartzen ari direnen artean Sopelako Eusko Abertzale Ekintzako hiru zinegotzi daude. Guillermo Vio hautetsi ekintzaileak Imanol Garai alkatea eta beste lau zinegotzi jelkideak formalki protestara gehitzera gonbidatu zituen atzo Udalbatzan, baina hauek ez dira agertu. Itxialdia bihar eguerdiko 1a arte iraundu du, ordu horretarako eskualde manifestazioa antolatu baitute Udaletxe plazatik bertatik. Argazkian, itxialdikoek udaletxeko fatxadan jarritako pankarta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun