Carlos Iturgaiz eurodiputatuak (argazkian, ezkerrean) LAB sindikatuaren ilegalizazioa eskatu du Areetako Andres Isasi musika eskolan PPk egindako Espainiako Hauteskundeetarako hautagaien aurkezpenean. 200 bat lagunen aurrean goizeko 12etan egindako ekitaldian Areetan bizi den Portugaleteko semeak sindikatu abertzaleari "ETAren espaziontzi inudea" izatea leporatu dio. Iturgaizen aburuz, Garzon epaileak diseinatutako ETAren organigraman LAB egon badago eta Estatuko abokatuari eta Fiskaltzari eskatu die bere kontra egin dezaten. Era berean, pasa den osteguneko greban eta hilaren 10ean Bilbon eragotzitako manifestazioan izandako "triskantzak" leporatu dizkio LABi: "bere egoitzak ETArenak dira, terrorearen sindikatu politikoa da, haien aurka jardun behar da". Iturgaizek, Bizkaiko zerrenda ixten duena, ziurtatu zuen Zapaterok hauteskundeak irabaztekotan ETArekin berriz negoziatuko duela. Igancio Astarloa, Antonio Basagoiti Bizkaiko PPren presidentea, Ascension Pastor senatarigaia eta Marisa Arrue
Getxoko PPren burua eta Kongresurako bigarren hautagaiak ere parte hartu dute ekitaldian.
Iturgaizen adierazpenak (gazteleraz, mp3) hemen entzun daitezke.