Sopelako udaletxean 25 herritarrek atzo abiatu zuten itxialdiari segida emanez, 150 bat lagun manifestatu dira eguerdiko 13etan itsas elizatearen kaleetatik barrena. Manifestariek udalerriko bigarren indar politikoa den Eusko Abertzale Ekintzari bere sostengua emateaz gain, ilegalizazioak, errepresio politikoa eta oro har salbuespen egoera salatu dituzte. Gainera, proiektu politiko guztiak gauzagarriak izateko eskatu dute eta esplizitoki horien artean proiektu independentista ere egon behar dela aldarrikatu dute. Martxan parte hartu duten Sopelako EAEko zinegotziek argi utzi dute "azken 30 urteotan bezala udaletxean lanean" jarraituko dutela. Bestalde, Espainiako hauteskundeak burutu ostean, EAJ eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiruko Gobernua "iruzur autonomista berri bat" indarrean jartzen saiatuko direla ziurtatu dute. Argazkian, hainbat herritar Sopelako udaletxera sartzen atzo itxialdia abiatzeko.