Getxoko
Txorimalo eta Itzubaltzeta / Romoko
Itzubaltzeta gaztetxeak salatu dute Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak gaur goizean Bilboko Zazpi Kaleetako 7 Katu gaztetxea ixteko egindako operazioa. Era berean, Getxo udalerriko gazte asanbladek nabarmendu dute ertzainek gaztetxearen inguruko kaleetan erabilitako indarra: "gazte bat larrialdietara eraman behar izan dute ertzainek sortutako zauriak direla eta".
Gaztesareak zabaldu duenez, berriz, bi dira, gutxienez, zaurituak: "kargak ere izan dira, eta gutxienez bi gazte zauritu dituzte. Hauetako batek ospitalera joan behar izan du buruan eragindako zauriaren ondorioz". Txorimalo eta Itzubaltzeta gaztetxeak deitu dute 7 Katuko kideek arratsaldean deitutako kontzentraziora joateko. Protesta 19.30ean izango da, Bilboko Zazpi Kaleetako Santiago plazan, katedralaren aurrean. Argazkian, desalojoaren une bat /
Euskal Herria Indymedia.