Bizarra Lepoan: "'Egunkaria' libre"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 19a, 16:59

Otsailaren 20an bost urte beteko dira euskal kulturaren bilgune nagusia zen eta den "Euskaldunon Egunkaria" itxi zutenetik. "Egunkaria"-ren aurkako erasoak eduki propioa zuen, euskararen aldeko eta kulturgintzaren topagune sozialerako ereduaren aurka zuzenean jotzen zuelako. Une honetan, itxierak irekitako erasoa finkatzera dator epaiketa, fiskalak akusazioa erretiratuta ere, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aurrera eramango baitituzte "Egunkaria" auziko auzipetuak. Eta orain bost urte egin bezala, orain ere Euskal Herriak erantzun beharra du. Epaiketaren aurrean perspektiba propioaz aritzea da funtsezkoena. Ez gaitezen mugatu auziperatuekiko elkartasuna adierazi eta epaiketaren salaketa egitera. Bilaka dezagun epaiketa euskarazko komunikabideen aldeko indar soziala berrindartzeko aukera. Euskarazko komunikabideak aurrera! Argazkian, bi guardia zibil Andoainen, 2003ko otsailaren 20an, "Euskaldunon Egunkaria"ren aurkako operazioan / Egunkariaren Aldeko Elkartea.

Itxierari egunkari berri eta hobea eginez eman genion erantzunik sendoena. Epaiketari, euskarazko komunikabideen aldeko urrats berri baten bidez egingo diogu aurre, "Egunkaria" sortu eta birsortu zuen indar euskaltzale zabal horrekin bat eginez. Euskarak komunikabideen alorrean dituen erronka nagusiei begira, aurrera!

Egunkaria itxi zutenean bezala, euskalgintzak atxikimendua eta mobilizazioa erakutsi behar du. Gure helburu nagusiak honako hauek dira:

• Epaiketa euskal komunikabideen aldeko urrats berrien aldeko indar sozialaren akuilua bilakatu.
• Estatu espainiarrari "Egunkaria" zigortzeko aukera itxi. Erakutsi, frogatu behar diegu Euskal Herrian ez dutela horretarako inolako zirrikiturik. Ez dutela hori aldatuko koiunturen edo Estatuaren premien arabera, euskal kulturgintzaren eta euskal jendartearen babes egonkorra beti egongo dela hor. Eraso berri bakoitzak gure indarrak berraktibatzea, biderkatzea baino ez du lortuko. Beraz, berriro ez!

Bizarra Lepoan Getxoko euskara elkartea
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun