Bi aste luze Gasteizko Txagorritxu ospilalean eman ondoren, asteazkenean eraman zuten berriro Langraitzeko espetxera Anjel Figueroa euskal preso politiko gaixoa, Anjel kalera! herri ekimenak jakinarazi duenez. Bada, kartzelera heldu eta hurrengo egunean, astelehenean (atzo) epaiketa izango zuela jakinarazi zioten algortarrari. Kordobatik iritsi berri zela, azaroaren 29an Langraitzen sortutako liskarraren ondorioz, espetxe funtzionarioak berak jarri dio salaketa, "presoak eraso zuelakoan". Mari Karmen Fernandez euskal errepresaliatuaren amaren ahotan bestelakoa da Figueroaren bertsioa: konortea galdu eta, esnatu zenean, lurrean etzanda eta eskuak loturik aurkitu zuen bere burua. Atake epileptikoa izan zuen algortarrak, kartzeleko arduradunek onartu bezala. Hala eta guztiz ere, funtzionarioari eguneko bi euro ordaintzea eskatzen diote, hilabete eta erdiko epean. "Dirua ere ez da hori. Kontua da beti nahi dutena lortzen dutela azkenean. "Handik hilabete batera ez zuen esan bada tipoak sorbalda minduta zuela", tamaldu da Figueroaren amak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!