Urtzi Muruetari otsailaren amaieran egingo diote Lidonen hilketaren gaineko epaiketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 19a, 19:32

Urtzi Murueta Leioako preso politikoa otsailaren 28 eta 29an epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, Jose Maria Lidon Bizkaiko Lurralde Auzitegiko magistratuaren hilketa egiteko ETAri datuak helaraztea leporatuta. Auzi berean, 26 urteko espetxe zigorra ezarri zioten Orkatz Gallastegi berangoztarrari, 2001eko azaroaren 7an Algortan tiroz hil zuten epailearen datuak bildu eta Muruetari helaraztea egotzita. "Epaiketan Orkatzen lekuko bezala deklaratzera deitu dute Urtzi. Hori dela eta, atzo, otsailak 18, Castello espetxetik atera zuten Madrilera eramateko", jakinarazi du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, Etengabe bitakoraren bitartez. Leioaztarra irailaren 11an espainiaratu zuten. Argazkian, estradizioaren aurka manifestazioa egin zuten orduan 65 bat auzokidek Leioan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun