Gintonic taldearen kontzertua izango da ostiral honetan, hilak 22, 20:00etatik aurrera,
Andres Isasi Udal Musika Eskolan (argazkian). Sarreraren prezioa 4 eurokoa izango da, udal iturri getxoztarrek gaur jakinarazi dutenez. Mario Clavell Larrinaga aipatu eskolako irakaslea eta flauta-joleak sortu zuen taldea, eta bere kideek esperientzia handia dute mundu osoko eszenatokietan. Batez ere jazz musika jotzen dute, baina rocka, musika barrokoa edo tangotik eratorritako soinuak ere interpretatzen dituzte. "Gainera, jotzeko oso zailak diren piezak ere jotzen ausartzen dira. Azken hauek gutxitan entzuten dira eszenatokietan, baina laukotea ausartu egiten da", antolatzaileek adierazi dutenez. Taldeko kideak dira Mario Clavell Larrinaga bera, Jeronimo Martin piano-jolea, Jon Andraka kontrabaxu-jolea eta Edu Lazurtegi bateria-jolea.