Sexu-aholkuak non eskatu badaukate sopeloztarrek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 19a, 20:15

Otsailaren 15az geroztik zabalik dago Sopelako Gazte Informazio Bulegoak sustatutako sexu aholkularitza zerbitzua. Horrenbestez, Igor Erauzkin sexologoa (argazkian) gazteen zalantzak eta galderak argitzen saiatuko da, 15 egunean behin, ostiraletan. Kontsultak aurrez aurre (kultur etxeko 1. solairuan, 18:00etatik 20:00etara, aipatu egunetan), e-postaz (sopelsex[abildua]sopelana.com) zein telefonoz (946 761 743) egin daitezke. Gainera, aholkuak ez dira bakarrik gazteei mugatzen, horiekin aritzen diren guraso, begirale, zaintzaile, entrenatzaile, irakasle edo arlo horretan dabilen pertsona ororentzako ere badira. "Erabiltzaileen nortasunak eta galderak erabat babestuko dira eta zerbitzuaren ardura duen sexologoaren esku baino ez dira egongo", udal iturriek argitu dutenez.

Zerbitzua guztiz doakoa da eta nahi duenak hitzordua eska dezake. Gainera, galderak messengeren bidez ere egin daitezke, ostegunetan eta ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara, sexaholkuak[abildua]hotmail.com helbidearen bitartez. "Badirudi Sopelsexek arrakasta izango duela udalerrian, ateak zabaldu baino lehen Erauzkinek bi kontsulta jaso zituen e-postaz", gaineratu dutenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun