Erandion ere "Egunkaria libre!" aldarrikatuko dute ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 19a, 21:27

Ostiral honetan, hilak 22, "Euskaldunon Egunkaria"ren alde abesten jardungo dute Erandioko makina bat euskaltzalek. Berbots Erandion Euskaraz!, Kantagunea eta Axpuru kultur elkarteak deituta, Altzaga auzoko La Plaza tabernan iluntzeko 8etan jarri dute hitzordua, "Egunkaria"ren alde kantatzeko. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, abesteaz gain "argazki bat ere egingo dute, Berria" egunkarira bidaliko dutena, eta horretarako orain dela bost urteko "Egunkaria aurrera!" lelopeko kamisetak armairutik atera eta janztea eskatu dute. Aurretik, bihar bertan, elkarretaratzea egongo da Algortako Telletxe plazan iluntzeko 19.30ean. Hor ere "Euskaldunon Egunkaria" oroitu, bere itxiera salatu eta horren gainean eraikitako bi auzitan akusatuta dauden Xabier Oleaga Erandioko semea eta beste lagunei elkartasuna adieraztea da helburua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun