Ehunka lagun elkartu da Andoainen Egunkariako auzipetuak babestera

Gaur bost urte Guardia Zibilak eta Espainiako Auzitegi Nazionalak "Euskaldunon Egunkaria" itxi zutela salatzeko eta epaiketaren zain diren hamabi auzipetuei elkartasuna adierazteko, ehunka lagun bildu dira Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean; hau da, Egunkaria-k egoitza zuen gunean. "Egunkaria libre!" jartzen zuen pankartari hamabi auzipetuetako bederatzi eutsi diote, zehazki, Xabier Oleagak, Fernando Furundarenak, Txema Auzmendik, Ainhoa Albisuk, Mikel Sorozabalek, Joan Mari Torrealdaik, Iñaki Uriak, Begoña Zubeltzuk eta Pello Zubiriak. Falta zirenen artean, Martxelo Otamendi Bartzelonan zen, Sant Jaume plazan, hain zuzen ere, Kataluniako hiriburuan Egunkaria-ren itxiera salatzeko egin duten ekitaldian. Xabier Alegria, berriz, espetxean daukate Puerto Santa Marian (Cadiz, Espainia). Argazkia: Egunkariaren Aldeko Elkartea.

Honi buruzko albiste gehiago:

'Egunkaria libre!' aldarrikatu dute itxieraren 5. urteurrenean, ekitaldi jendetsuan (berria.info)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun