Carmelo Murga Rasines Itzubaltzeta / Romo herriaren futbol taldeko sortzaileetarikoa, zuzendaritza kide ohia eta entrenatzaile izandakoa agurtuko dute senide, lagun eta taldekideek gaur iluntzeko 19:00etan Itzubaltzeta / Romoko San Jose elizan (argazkian) egingo den hiletan. Kirolzalea atzoko egunean hil zen, bere herrian, 59 urte zituela. Klubak,
Romo futbol taldea ren Zuzendaritza Batzordea, egungo futbolariak eta futbolari ohiek Murga oroitzera eta familia babestera deitu dute. Era berean, jakinarazi dute "Romo futbol taldea den familia doluan dagoela" eta asteburu honetan futbolari guztiek minutuko isilunea gordeko dutela, besoan krespoi beltza eramatea gain. Azkenik, bere maitasuna agertu diote Getxo kirol taldeari, pasa den igandean Victor Bilbao Arrizabalaga "Aitite" ohorezko presidentea zendu baitzen. "Aitite"k 86 urte zituen.